T7. Laguntzen eta onura ekartzen didaten baliabide publiko eta pribatuak

Estandarra

Kanpotik datozen auzokideei integrazioa errazten dien jasotze sare bat duen udalerri inklusibo bat sortzea bezain garrantzitsua, pertsona hauek baliabide hauek existitzen direla –eta garrantzitsuagoa dena- erabil ditzaketela jakitea da. Hau izan da gaurko tailerraren abiapuntua, Luciana Daviesek eman duena.

Getxo kultura anitzak dauzkan udalerri bat da. Hamar urte baino gutxi gehiagoko epean, jatorri atzerritarreko biztanleria 5 bider handitu da: 1998an osotasunaren %1,3a izatetik, 2012an %7a izatera pasatu da. Getxoko auzokide berri gehienak Latinoamerikatik datoz, asko emakumeak dira eta, gainera, gazteak dira %53ak 25 eta 44 urte artean baitauzka. Konfigurazio demografiko eta sozial honek ez du integrazioa erraztu eta sustatzen duen makineria baten beharra justifikatzen bakarrik, ezinbestekoa egiten du. Eta hori da Getxok azken urteetan egin duena: gertuko Udaletxe bat sustatzea, bere auzokideekiko hurbiltasuna lantzen duena, salbuespenik gabe: Horretarako, hurrengoak dauzka:

Hiritarren Arretarako Bulegoak oso garrantzitsuak dira, horietan eman baitezakete (eta eman behar dute) izena Udal Erroldan. Adinak, nazionalitateak edo administrazio egoerak ez dute inporta: Getxon bizi diren pertsona guztiek eman behar dute izena. Zergatik? Ba oinarrizko bi arrazoirengatik. Lehenengoa, datu horiekin udaletxeak bere hiritarrak hobeto ezagutu ditzakeela eta esfortzuak behar diren tokietara zuzendu ditzakeela. Bigarrena, udal erroldan izena ematea ezinbestekoa dela osasun arreta, zerbitzu soziala eta hezkuntza jasotzeko.Beste era batera esanda. Gaixorik gaudenean osasun zentro baten laguntza jaso nahi badugu, arazoak dauzkagunean laguntza jaso, edo gure seme alaba eskolara joatea “Hemen gaude!” esan behar dugu. Eta hori da erroldatzearen bidez egiten dena, minutu gutxi hartzen dituen tramite oso erraza eta oinarrizkoak eta garrantzitsuak diren eskubideetara ateak irekitzen dizkiguna. Hori egiteko, indarrean dagoen identitate dokumentua (NAN, NIE edo pasaportea), horren kopia bat edo non bizi garen erakusten duen dokumentu bat (jabetza titulua, alokatze kontratua, jaso gaituen jabe edo maizterraren baimena) baino ez dira aurkeztu behar.

Advertisements

T7. Zer eskaintzen dio Getxok bere hiritarrei?

Estandarra

Gaur hainbat gauza ikasi ditugu gure erresidentziaren inguruan. Garrantzitsuena hau izan da: integratu eta gure eskubideez baliatu ahal izateko, bertan bizi garela adierazi behar dugula; hau da, erroldatu behar garela. Hori da eskubide osoko hiritar bihurtzeko, besteek dauzkaten aukera berdinak eta tratamendu berdintsu eta bidezko bat jasotzeko lehenengo pausoa.

Argi dagoenez, udalerriko ekimenak eta hasierako tramite horren garrantzia hobeto ezagutzen hasten garenean, ezin dugu saihestu hainbat bidegabekeriatan pentsatzea. Harrigarria bada ere, badago besteen ahuleziaz aprobetxatzen dena horien eskubideak urratzeko, edo okerrago oraindik, onura ekonomikoak bilatzen dituena besteen beldur eta ignorantziaz baliatuz. Denok ikusi, entzun edo bizi ditugu horrelako egoerak, zeinetan pertsona bat beste batez aprobetxatzen da erroldatu ahal izateko dirua kobratuz.

Hortaz, orain badakigu inork ezin duela eragotzi gure erroldatzea eta baten bat saiatuz gero (edo onura atera nahi izanez gero), Udaletxeari komunikatzeko aukera daukagu. Non? Udaletxeko Estatistika Zerbitzuan, Fueros kalean 1 zenbakian dagoena. Behin udal erregistroan izena emanda, beste tramite batzuk abiarazi ditzakegu hainbat zerbitzu jasotzeko. Besteak beste:

  • Osasun Arreta. Osasun Txartel Indibidualarekin (OTI), osasun zentroetan eskatu daitekeena identitate dokumentua eta erroldatze agiria erakutsiz, ohiko eta larrialdietako asistentzia jasotzeko eskubidea daukagu, kasu bietan doan.
  • Zerbitzu sozialak. Baliabide honek laguntza ekonomikoak jasotzea, sozio-lanbide tartekatze programetan parte hartzea eta etxe laguntza zerbitzuak jasotzea ahalbidetzen digu. Baita ere arreta psikosoziala, droga mendekotasunaren prebentzioa, ezgaituen arreta, epai zerbitzuak tratu txarren kasuen arreta.

Zerbitzu Sozialak oso garrantzitsuak dira emakumeontzat, askotan ahulezia eta babesik gabeko egoeratan ikusten baitugu geure burua. Larrialdi Sozialentzako Laguntzak (LSL) daude, aringarri handia izan daitezkeenak aurrera eraman ezin ditugun egoera puntualetan.

Gainera, Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) laguntza eskatu daiteke baita ere. Adibidez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) bat eskatu dezakegu, gutxieneko diru-sarrera batzuk ziurtatzen dizkiguna eta lanbide berri bat (edo hobeto ordainduta dagoen bat) bilatzen dugun bitartean baztertze soziala saihesten du. Edo Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eskatu dezakegu gure etxebizitza mantentzen laguntzeko.

Udaletxea emakumeongatik kezkatzen dela ikusi dugu baita ere, eta biolentzia matxista jasotzen den kasuetan (edo kasuren bat ezagutzen denean) laguntza eskatzera animatzen gaitu. Berdin dio atzerritarrak izatea edo zein den gure administrazio egoera: inork ez dauka gu gaizki tratatzeko eskubiderik eta guk, ordea, badaukagu edozein tratu txar saiakera gelditzeko eskubidea. Polizia deitu dezakegu laguntza eskatzeko. Edo, nahiago badugu, 24 orduetan funtzionatzen duen telefono zenbaki bat dago, konfidentziala eta doakoa da: 900.840.111.

Bestalde, sexologiako informazio eta aholkularitza daukagu. Udal bulego bat dago Alangoko anbulatorioaren ondoan (Algortan), bertan sexologia adituak daude arlo honen inguruan daukagun edozein kezka edo zalantzarekin laguntzeko. Saioa Hernándezek taller 3-ean egin zuenaren antzeko zerbait da, baina pribatua eta konfidentziala. Hitzorduak telefonoz(944.660.137) edo e-posta bidez eskatzen dira.

Era berean, Euskadin eta udalerrian laguntza judiziala eskaintzen duten hainbat ekimen daude martxan. “Paperen” inguruko zalantzek, hainbeste kezkatzen gaituztenak; edo gure lanbidearen, familia berrelkartzearen edo sustraitzearen ingurukoek ez dute zertan betiko iraun behar. Hauekin amaitzeko lehenengo pauso interesgarri bat 900.84.01.26 doako telefonora deitzea, edo e-posta bat bidaltzea da, horrela gu orientatzen hasi ahal izango dira.

Oinarrizkoena, kasu guztietan, udal sareaz baliatu gaitezkeela jakitea da eta, horregatik, oso garrantzitsua da erakunde eta ekintzetara hurbiltzea, kultur etxe, tailer, talde eta heziketa eta batzar proposamenetara. Horrelako proposamenek, migratutako emakumeentzako tailerrenak, non bizi garen hobeto jakitea eta beste emakume baliotsu (eta ausart) batzuk ezagutzea eta, hezte eta hazte prozesu honetan, geure burua hobeto ezagutzea ahalbidetzen digute.